Konfederazioaren argitalpenei buruzko orriaEdukietara zuseneanOrrialde honekin lotutako informaziora zuzeneanHasierako menura zuzeneanAzpimenura zuzenean. Web gunearen mapara zuzenean
Hasierako orrira joan
Zer da KonfederazioaZer de Fondo batArgitalpenak eta jarduerakbehatokia
argitalpenak2006rako lan egitasmoa2004ko memoria2005eko memoria aldizkari
   

Argitalpenak

Lankidetzarako eta Elkartasunerako Fondoen Konfederazioak Garapenerako udal lankidetza argitalpen bilduma kaleratu du, Konfederazioko kideen artean eta antolatutako gizarte zibilean fondoen lana eta lankidetzari buruzko kontzeptu ildoak zabaltzeko.

Gaur egun, bilduma horretako sei ale daude argitaratuta:

1. CONSTRUYENDO DEMOCRACIA Y PODER LOCAL, Bartzelona,
2000ko urtarrila.

1998ko uztailean Antiguan (Guatemala) egindako topaketa munizipalistako mintzaldiak eta ondorioak biltzen ditu. Bertan, Fondoen Konfederazioak eta El Salvadorreko, Guatemalako, Mexikoko eta Nikaraguako hainbat udal sarek elkarrekin lan egin zuten, Erdialdeko Amerikako herrialdeetan demokrazia berreskuratzeko eta herritarren tokiko parte hartzea sustatzeko. Gaztelaniaz. 80 or.

2. MEMÒRIA 1999-2000. Bartzelona, 2000ko urria.

Konfederazioaren jarduera nagusiak eta Fondoen Konfederazioak bi urte horietan egindako jarduerak biltzen ditu. Gaztelaniaz, katalanez eta frantsesez argitaratuta dago. 90 or.

3. 2º ENCUENTRO DE MUNICIPALISMO EN CENTROAMÉRICA, MÉXICO Y CARIBE, Bartzelona, 2001eko urtarrila.

2000ko otsailean Matarón egindako bigarren topaketa munizipalistako txostenak daude laburtuta. Topaketa horretako eztabaidetako gai nagusia hau izan zen: El Savadorreko, Guatemalako, Mexikoko, Nikaraguako eta, berriki, Kubako eta Honduraseko udal sareen arteko trukea eta eskualdeko artikulazioa sendotzeko prozesua abian jartzea. Gaztelaniaz. 216 or.

Testu osoa, 3 zenbakia (1495 kb)

4. 2ª JORNADA ESTATAL DE COOPERACIÓN DESCENTRALIZADA,
Bartzelona, 2001eko otsaila.

2000ko ekainean egindako lankidetza deszentralizatuari buruzko bigarren topaketako txostenak ditu. Topaketa hori Alcorconen egin zen eta Espainiako Estatuko garapenerako GKE-en koordinadorak eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Fondoen Konfederazioak antolatu zuten. Liburuan, GGKE-en Koordinadorak aurkeztutako Lankidetza Deszentralizaturako Irizpideak Homogeneizatzeko proposamena eta Fondoen Konfederazioak dokumentu horri buruz egindako hausnarketa txostena daude. Gaztelaniaz. 164 or.

Testu osoa, 4 zenbakia (1549 kb)

5. UDAL LANKIDETZA ETA ELKARTASUNA. LANKIDETZA DESZENTRALIZATUAREN GIDA. Bartzelona, 2001eko uztaila.

Tokiko korporazioentzako erreferentzia gida bat da, lankidetza eta elkartasun jarduerei eta horiekin lotutako kontzeptuen inplikazioei buruzkoa. Gaztelaniaz, katalanez, galizieraz eta euskaraz dago argitaratuta. 154 or.

Testu osoa, 5 zenbakia(2238 kb)

6. . REALIDAD DE LOS FONDOS DE COOPERACIÓN 2001-2003
Bartzelona, 2003ko abendua.

Fondoek Konfederazioko kideekin elkarlanean egindako ekimenak aurkezten ditu, bai eta 2001-2003 aldian Fondoen Konfederazioko kide bakoitzak egindako lanaren ikuspegi orokor bat ere. Gaztelaniaz, katalanez, ingelesaz eta frantsesaz. 128 or.

Testu osoa, 6 zenbakia(870 kb)

 

Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean

 
boterea identitatea
Més informació

Behatokia
Dokumentazioaren datu basea

koordinazioa ikerketa
munizipalismoa jasangarritasuna
 
Via Laietana, 33, 9è 2a - 08003 Bartzelona. Telefono zenbakia. 93 412 26 02 - Faxa: 93 301 90 88 e-mail: cfondos@fondoenkonfederazioa.org
harremanetan jarri l gehitu gogokoetan l web gunearen mapa

© Confederación de Fondos. Pribatutasun politika