2004rako lan plangintzari buruzko orriaEdukietara zuseneanOrrialde honekin lotutako informaziora zuzeneanHasierako menura zuzeneanAzpimenura zuzenean. Web gunearen mapara zuzenean
Hasierako orrira joan
Zer da KonfederazioaZer de Fondo batArgitalpenak eta jarduerakbehatokia
argitalpenak2006rako lan egitasmoa2004ko memoria2005eko memoria aldizkari
   

2006rako lan egitasmoa

1. Lankidetza deszentralizatua egituratzea

  • Fondo berriak sortzeko prozesuei laguntza ematea: aurrera ere laguntza emango zaie Estatu osoan, bereziki Asturiasen eta Aragoin, lankidetza-fondo berriak sortzeko prozesuei, eta fondoaren eredua zabaltzen jarraituko da, fondoek ezarritako eredua egokituko dela bermatzeko eta hainbat eratako eredu berri asko ez egoteko. 
  • Estatuko eta Europako eragina: autonomia erkidegoetan lankidetza-legeak onartzeko eta garatzeko prozesuak martxan daude oraindik. Beraz, beharrezkoa da prozesu horien jarraipena egiten jarraitzea, aurrera ere segi dezatela bermatzeko, eta, ahal izanez gero, lortutako harremana estatura ere zabaltzeko. Bestalde, komeni da Europan lankidetza deszentralizatuaren jarduera-eremuarekin zerikusia duten arauetan eragina izaten jarraitzea.

2. Estatuaren lankidetzan ordezkaritza izatea eta jarraipena egitea

  • Lurralde arteko Batzordea: ahalegina egin beharko dugu denok fondoen lan-eremuetan eragina duten gaiak landuko dituzten lan-taldeen deialdietan parte hartzeko. Horrez gain, garrantzitsua da gerora ere fondoen ordezkariak egotea Lurralde arteko Batzordean, eta proposamenak eta zuzenketak aurkeztea, espainiar Estatuaren lankidetza-politikei jarraipena eta kontrola egitean. Gogoan izan behar dugu Lurralde arteko Batzordean parte hartuta fondoak estatuan ikusten direla, prestigioa ematen duela eta, gainera, proposamenak egiteko gaitasuna agerian uzten duela.
  • Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziarekin dauden harremanak: esparru-hitzarmena sinatzean, martxan jarri zen lankidetza Fondoen Konfederazioaren eta Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziaren artean, eta orain lankidetza-bide berriak gauzatu beharko lirateke. Horretarako, alde batetik, eragiketa-plan bat egin beharko litzateke aurtengo, fondoek egindako proposamenei eta erakutsitako premiei erantzuteko, eta, bestetik, udalerrietarako programa zabal bat egingo litzateke, toki-administrazioei lankidetza-eragile izaten laguntzeko, eta berariaz lankidetza-fondoei laguntzeko, udalerri laguntzaileen sareak direlako eta toki-administrazio laguntzaileen solaskideak direlako Estatuko erakundeen aurrean.
  • Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioarekin (FEMPrekin) dauden harremanak: esparru-hitzarmen bat lortu nahi da Fondoen Konfederazioaren eta FEMPren artean, bakoitzak zer jarduera-eremu dituen zehazteko eta jakiteko, eta bienak diren eremuetan lankidetzan aritzeko.
  • Garapenerako GKEen Estatuko Koordinatzailearekin dauden harremanak: komenigarria iruditzen zaigu lankidetza-bideak izatea berriro Garapenerako GKEen Estatuko Koordinatzailearekin, eta elkarrekin lan egiteko bideak irekitzen saiatzea, erkidegoetako eta Estatuko lankidetza deszentralizatua bultzatzeko eta jarraipena egiteko.

3. Nazioarteko harremanak

  • Nazio Batuekin dauden harremanak: garrantzitsua da harreman instituzionalak izatea nazioarteko erakundeekin, batez ere Nazio Batuekin, bereziki Nazio Batuen Garapen Programan, ART programaren bitartez eta eskualdeetarako programen bitartez (PDHL eta GOLD). Horrez gain, Pobreziaren kontrako Hirien Munduko Aliantzaren Nazioarteko V. Foroan parte hartuko dugula aurreikusten dugu. Valentzian izango da, martxoan.
  • Tokiko gobernuen sareekin dauden harremanak: lankidetza-fondoek nazioarteko tokiko gobernuen erakundeetan eta sareetan parte hartzen jarraituko dute, eta lankidetza-bideak ezartzen saiatuko dira, bereziki Hiri eta Tokiko Gobernu Batuekin, Gizarteratzearen eta Demokrazia Parte-hartzailearen Batzordearen eta Ekialde Hurbilean Bakea Lortzearen aldeko Europako Udalerrien Sarearen bitartez.

4. Fondoen gaitasuna handitzea

  • Fondoak kudeatzeko lana indartzen saiatuko gara, funtsezko hiru elementu hauetan: zorroztasun teknikoa,kudeaketa garbia eta partaidetza handiagoa. Helburua da fondo bakoitza udal-lankidetzako agentzia izatea bere lurralde-eremuan, eta hala aitortzea dagokien lege- eta ordezkaritza-esparruetan. 
  • Managuako bulego tekniko bateratuaren lana indartzea: fondoak integratzen laguntzen jarrai dezan, eta fondoen artean harreman handiagoa egon dadin. Ildo horretatik, hauteskunde-behaketako ordezkaritza bateratua koordinatzea proposatzen da azarorako, Nikaraguako hauteskunde orokorrak izango baitira hil horretan.
  • Esperientziak eta ezagutzak jakinarazteko mintegiak: fondoak indartzeko tresnak bultzatu nahi dira aurten, diru-laguntzen legeari buruzko prestakuntza-jardunaldi bat antolatuta. Baliteke ekainean egitea jardunaldia.

5. Sentsibilizazio-proiektu partekatuak

  • Argitalpenak: fondoak sentsibilizatzeko materialen eta jardueren katalogoa egitea pentsatuta dago, elkarrekin lan egiteko eta harremanak izateko tresna gisa. Euskarri hori zabaldu egin ahal izango da pixkanaka-pixkanaka.
  • Gune birtuala: aurrera ere gure aldizkari elektronikoaren eta lankidetza deszentralizatuaren behatokiaren bitartez zabalduko ditugu Konfederazioak eta lankidetza-fondoek dituzten ekimenak eta lankidetza deszentralizatuari buruzko gogoetak. Edukiak gehitu egingo dira, bereziki lankidetza deszentralizatuari buruzko lege-araudiaren eta dokumentuen datu-baseak. Kontuan izan behar diraweb orria mantentzeko eta eguneratzeko lana eta bisiten eta kontsulten jarraipena.

 

Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean

 
concienciació
Més informació

Marc legal
Reconeixement legal dels Fons
Presència institucional
Participació a la Comissió Interterritorial
Principis
Per a constituir-se com a Fons

formació
 
Via Laietana, 33, 9è 2a - 08003 Bartzelona. Telefono zenbakia. 93 412 26 02 - Faxa: 93 301 90 88 e-mail: cfondos@fondoenkonfederazioa.org
harremanetan jarri l gehitu gogokoetan l web gunearen mapa

© Confederación de Fondos. Pribatutasun politika