| |
|
2004ko
jardueren memoria
Lankidetzarako Fondoen Konfederazioak 2004an egindako jardueren artean, hauek dira nabarmenenak:
- Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziarekiko (AECI) harremanak: FondoenKonfederazioak eta AECIk lankidetza hitzarmen batsinatu zuten uztailean, Azahar programaren barnean. Hitzarmen horrek aukera ematen du Lankidetzarako Fondoek programa horretan parte har dezaten (Mediterraneoko garapen jasangarriari buruzko lankidetza programa). Bestalde, AECIk Fondoen Konfederazioa gonbidatu zuen, Antiguan (Guatemala), irailaren hasieran, egin zen Erdialdeko Amerikako udalak indartzeari buruzkodiagnostiko tailer batera, tokiko agintearen arazo komun nagusiak identifikatzeko –tailer horretan Fondo Galegoko zuzendariak parte hartu zuen–. Tailerretik ateratako ondorioetan oinarrituta, Udal lankidetzari buruzko koordinazio batzarra egin zen Granadan –Fons Valenciá-ko eta Extremadurako Fondoko gerenteek hartu zuten parte–, eta, bertan, hiru jardunbide definitu ziren, Erdialdeko Amerikako udalerriak indartzeko programa baten barnean (udalen arteko lankidetzarako plan bat egitea eskualde horretan; web orri bat sortzea, Erdialdeko Amerikako udalen arteko elkargune izan dadin; eta Erdialdeko Amerikako Erakunde eta Udal Garapenerako Fundazioa berritzea eta indartzea).
- Lurralde arteko Batzordean parte hartzea: aurreko urtean, Lankidetzarako Fondoetako ordezkariek Lurralde arteko batzordeko (uztailaren 19an) eta Batzorde iraunkorreko (urriaren 18an) bileretan parte hartu zuten. Lurralde arteko batzordean erabaki zen, besteak beste, Larrialdiko laguntza humanitarioko fondo komuna eratzea, baita berariazko batzordeak sortzea ere, garapen lankidetzaren metodologiaren, finantziazioaren, informazioaren eta tresnen homogeneizazioa lantzeko. Bestalde, Batzorde iraunkorra eratu zen. Batzorde horretan, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Fondoen Konfederazioaren ordezkaria fondo horietako lehendakaria da (Pere Navarro), eta horren ordezkoa Extremadurako Fondoko lehendakariordea da (Miguel Angel Morales). Urriaren 18ko Batzorde iraunkorreko bileran, sei lan batzorde eratzea onartu zen, gai hauek lantzeko: plangintza, GGKEetarako diru laguntzak, larrialdi laguntza, ebaluazioa, datu basea eta sentsibilizazioa (Lankidetzarako Fondoen ordezkariak izan ziren guztietan). Plangintzaren lan taldea abenduaren 3an bildu zen, 2005-2008 Plan Zuzentzailea eratzeko proposamena baloratzeko eta lankidetza deszentralizatuaren ordezkariek proposaturiko aldaketak aztertzeko. Aurkeztutako iruzkinak eta zuzenketak zituen dokumentu bat idatzi zuen Konfederazioak, eta horietako batzuk testuan sartu ziren.
- Lankidetza deszentralizatuaren behatokia. Fondoen Konfederazioaren web orrian dagoen gune birtuala da, eta lehen hiruhilekoan jarri zen abian. Lankidetza deszentralizatuari buruzko kontsulta espezializatuak egiteko zerbitzua ematea du helburu. Hiru datu baseren bidez, hiru oinarrizko esparruri buruzko kontsultak egin daitezke: tokiko erakundeek egiten duten lankidetzari buruz; autonomietako, estatuetako eta Europako legediari buruz; eta argitalpenei buruz. Behatokia sei hizkuntzatan kontsulta daiteke: gaztelaniaz, katalanez, euskaraz, galegoz, ingelesez eta frantsesez.
- Ekialde Hurbilean bakea lortzeko Europako udal sarean parte hartzea: Lankidetzarako Fondoen Konfederazioak laguntza ematen dio Ekialde Hurbilean bakea lortzeko Europako udal sareari, eta zenbait fondok sare horretako jardueretan hartu dute parte 2004an. Hiriak eta Tokiko Gobernuak Batuta erakundearen kongresu eratzailean, udal sareak bilera bat egin zuen Parisen. Bilera horretan, “Israelen eta Palestinaren arteko zubiak, eta ez harresiak” mozioa bultzatzeko erabakiak Europako tokiko administrazioek onartzeko kanpaina jarri zen abian. Uztailean, Fons Catalák parte hartu zuen Europako alkateak Israelen eta Palestinan izeneko ordezkaritzan; honako hauekin bildu ziren: tokiko agintariekin, Palestinako eta Israelgo udal elkarteetako ordezkariekin, Palestinako agintariekin eta Europako Batzordeak Jerusalemen duen ordezkariekin. Bestalde, Fondo Andaluz eta Fons Catalá Ekialde Hurbilean bakea lortzeko tokiko aginteen nazioarteko konferentzia antolatzeko lanetan aritu dira. Batzar hori Kordoban egitea aurreikusten da, 2005eko ekainean, eta Israelgo, Palestinako eta Europako udal sareen ordezkariek hartuko dute parte.
- Europar Batasunean izandako eragina: 2004an, Europar Batasunean eragina izateko egitasmoa sendotu egin da, eta garapen lankidetzaren gaiei buruzko elkarrizketa bideratu da Europako erakundeekin eta Europako lankidetzarako beste udal sare batzuekin. Joan den urteko jardueraren ardatza Europako Parlamentuko Garapen Batzordean agertzeko eskaera izan zen, Europako lankidetzarako udal sareak zer diren eta nola aritzen diren azaltzeko. Bestalde, Konfederazioak zenbait arauditan, iritzi txostenetan eta jarraipen txostenetan parte hartu zuen gai hauek lantzeko: kanpoko harremanak, migrazioak, genero berdintasuna sustatzea garapen lankidetzan, Latinoamerikako herrialdeei laguntza teknikoa ematea, Garapenerako Laguntza Ofiziala alde batera uztea, etab.
- Argitalpenak: abenduaren amaieran, 2001-2003ko Lankidetzarako Fondoen errealitatea argitaratu zen, frantsesez eta ingelesez; hots, Garapenerako udal lankidetza bildumaren 6. alea. Liburu horretan, fondoek eta Konfederazioak elkarlanean egindako ekimenak biltzen dira, bai eta lankidetzarako fondo bakoitzak 2001-2003 aldian egindako lanaren ikuspegi orokorra ere.
- Fondo berrien batzordeekiko kontaktuak: Fondo Asturiano de Cooperacióneko batzorde eragileko ordezkariak maiatzaren 17an Bilbon egin zen Fondoen Konfederazioko Batzar Nagusian izan ziren, eta azaldu zuten batzordea handitzeko prozesuan dagoela; alderdi politiko guztietako ordezkariek osatzen dute batzordea, era paritarioan, eta GGKEen Koordinakundearen, Asturiasko Udalbatzen Federazioaren eta Lankidetzarako Asturiasko Agentziaren babesa du. Asturiasko Garapen Lankidetzarako Lau Urteko Planak aurreikusten du Fondoa 2006ko lehen seihilekoan eratzea. Bestalde, Euskal Fondoko zuzendariak Santanderren eta Valladoliden egin diren jardunaldietan parte hartu du. Jardunaldi horietan, Lankidetzarako Fondoen berri emateko aukera izan zuen. Kasu bietan, interes handia erakutsi zuten Fondoen Konfederazioak egiten duen lana ezagutzeko, baina udalek lankidetzari buruzko esperientzia falta dutenez, aurreikusten da ezingo dela fondo bat eratu epe laburrean dagozkien autonomia erkidegoetan. Halaber, Fondo Galegoa harremanetan jarri da lankidetza lanak egiten dituzten Portugalgo udalekin, eta Lankidetzarako Fondoekiko interes handia azaldu dutenez, Fondo Galegorekin elkarlanean aritzeko oinarriak ezarri dira.
- Erakundeen Nazioarteko Harremanak: maiatzean, Fondo Andaluzeko, Fondo Extremeñoko eta Fons Cataláko ordezkariek Hiriak eta Tokiko Gobernuak Batuta erakundearen kongresu eratzailean parte hartu zuten; erakunde hori tokiko administrazioen nazioarteko erakunde berria da, eta Bartzelonan du egoitza. Halaber, maiatzaren hasieran, Fons Catalák, Fons Valenciák eta Fondo Andaluzek Integrazio Sozialaren aldeko Tokiko Agintarien Foroan parte hartu zuten Bartzelonan; foro horretan proposatu zen Tokiko Agintarien Foroa batzorde bihurtzea Hiriak eta Tokiko Gobernuak Batuta erakundearen barnean, baina Munduko Gizarte Foroari loturiko jatorria galdu gabe. Bestalde, batzorde eragile bat eratu zen, estatutu dokumentu bat prestatzeko, mundu osorako Integrazio Sozialaren aldeko Hiri Sarea sortzeko. Halaber, Fondo Andaluzeko gerenteak Tokiko Agintarien Foroan parte hartu zuen (Londresen egin zen, urrian, Europako Gizarte Foroaren aurretik). Tokiko Agintarien Foroa Malagan, abenduaren hasieran, egitea onartu zuen Konfederazioak; Fondo Andaluzek antolatuko du, eta Fondo Galegoko lehendakariak eta Fons Cataláko gerenteak hartuko dute parte. Fondo batzuek Mediterraneoko Gizarte Foroa prestatzen lagundu dute; 2005eko ekainean Bartzelonan egitea aurreikusten da.
Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean
|
|
|