| |
|
Zer da Lankidetzarako
eta Elkartasunerako Fondoa?
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Fondoa irabazi
asmorik gabeko erakundea da, eta bertan udalak eta beste erakunde
publiko eta pribatu batzuk biltzen dira, helburu hauek betetzeko:
- Fondo ekonomiko bat sortuz eta kudeatuz munduko
herrialde pobretuen garapena bultzatzea, lankidetza deszentralizatua
ahalbidetzeko eta Hegoaldeko herrialdeen garapen gizatiarra
eta jasangarria bultzatzeko.
- Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeen artean
aberastasuna banatzean desoreka eragiten duten arrazoiei buruzko
sentsibilizazio kanpainetarako eta herrialde pobretuei laguntzeko
egitasmoetarako fondoari emandako dirua administratzea eta
kudeatzea.
- Erakunde ofizialek, bestelako erakundeek eta
elkarteek herritarrengan nazioarteko ordena ekonomiko berri
baten aldeko iritzia sustatzeko ahaleginak bultzatzea eta
babestea.
- Kanpaina eta informazio egokien bidez, herritarrek
herrialde pobretuekiko lankidetza egitasmoetan eta demokrazia
parte hartzaileagoa eraikitzen parte har dezaten sustatzea.
- Barne Produktu Gordinaren %0,7 gutxienez Herrialde
pobretuetara bideratzen laguntzea, Espainiako Estatuak Nazio
Batuekin sinatutako hitzarmenari jarraituz..
- Hegoaldeko herrialdeetako giza eskubideen aurkako
eraso guztiak salatzeko ahots kolektibo etikoa izatea eta
ordezkaritza politiko orotan elkartasunaren eta lankidetzaren
aldeko lege proposamenak eta ebazpen proposamenak aurkeztu
ahal izatea..
Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean
|
|
|