Etorkizuneko fondoei buruzko orriaEdukietara zuseneanOrrialde honekin lotutako informaziora zuzeneanHasierako menura zuzeneanAzpimenura zuzenean. Web gunearen mapara zuzenean
Hasierako orrira joan
Zer da KonfederazioaZer de Fondo batArgitalpenak eta jarduerakbehatokia
lege esparruafondo motaprintzipioaketorkizuneko fondoak
   

Etorkizuneko fondoak

Gaur egun, zenbait autonomia erkidego lanean ari dira lankidetzarako fondo berriak sortzeko. Fondo berriak sortzeko prozesu horien egoera desberdina da lurraldearen arabera. Hona hemen prozesu horien egoera:

  • Aragoi: 2002. urtearen erdialdean, Lankidetzarako Aragoiko Fondoa sustatzeko mahai bat osatu zuten eragile hauek: hiru diputazioek, Huescako, Zaragozako eta Terueleko udalek, Aragoiko Udalen Federazioak, Zaragozako Enpresaburuen Konfederazioak, bi aurrezki kutxak, sindikatuetako bi ordezkarik (CCOOkoa bata eta UGTkoa bestea) eta Aragoiko Gobernuak. Fondo hori aurreikusita dago 2000ko abenduan Aragoiko Gorteek onartutako Garapenerako lankidetzari buruzko legean. Une honetan estatutuak egiten ari dira; estatutuetan, Konfederazioaren fondo motari buruzko dokumentuaren 10 puntuak daude, fondo hori Konfederazioan sartzea errazteko.

  • Asturias: Lankidetzarako Asturiasko Fondoko batzorde eragilea estatutuak gehitzen eta egiten ari da. Batzorde hori alderdi politiko guztien ordezkariek osatzen dute era paritarioan, eta GGKEen Koordinadoraren, Asturiasko Udalbatzen Federazioaren eta Lankidetzarako Asturiasko Agentziaren babesa du. Bestalde, 2004-2007 Garapen Lankidetzarako Asturiasko Lau Urteko Planak Fondoa sortzeko prozesua bultzatuko du, eta 2006ko lehen seihilekoan eratzea aurreikusten du.

  • Gaztela-Mantxa: kasu honetan ere lankidetzari buruzko lege egitasmoak fondoa sortzea aurreikusten du. Emaitzarik gabeko saio batzuk egin ondoren, orain, antza denez, berriro ekin zaio Gaztela-Mantxako Fondoa definitzeko prozesuari, eta 2005ean era daiteke.

    Halaber, Europako esparruari dagokionez, 2004ko azken hilabeteetan, Fondo Galegoa harremanetan jarri da garapenerako lankidetza lanak egiten dituzten Portugalgo udalerriekin. Urriaren 1ean, Galiziako eta Portugalgo udalerrien arteko bilera bat egin zuten Baionan, lankidetza deszentralizatuari ekiteko moduei buruzko esperientzien berri elkarri emateko. Bilera horren ostean, hurbilketa gehiago ere egin dira:
    - Azaroaren 24an, Loures herrian (Lisboatik gertu), Lankidetzaren erronkak eta tokiko garapena izeneko batzarra egin zuten. Berrogeita hamar bat lagunek hartu zuten parte; hala nola, Portugalgo eta Hegoaldeko udal ordezkariek, GGKEkoek eta unibertsitateko irakasleek. Espainiar Estatuko lankidetza deszentralizatuaren esperientziari buruzko txosten bat aurkeztu zen, Lankidetza Fondoei buruzkoa, hain zuzen, eta oso balorazio positiboa izan zuen.
    - Azaroaren 25ean bilera bat egin zen Palmelako Udal Ganberako agintariekin. Bilera horretan, lankidetzaren inguruko asoziazionismoa Portugalen sustatzeko interesa adierazi zen, eta zenbait akordio lotu ziren. Hauek izan ziren nabarmenenak: nazioarteko lankidetzari eta tokiko asoziazionismoari buruzko batzar bat egitea Palmelan apirilean, herrialde guztiko udaletako arduradun politiko eta teknikoei irekita; Portugalgo udaletan egiten den garapenerako lankidetzaren inbentario bat egitea; eta Fondoen Konfederazioko argitalpen batzuk portugesez argitaratzea.

    Gaur egun, Portugalgo berrogeita hamarren bat udalerrik dihardute lankidetzari buruzko lanetan, portugesez mintzatzen diren eta lankidetza fondo bat eratzeko interes handia duten Afrikako herrialdeekin, batez ere. Oraindik ez da zehaztu fondo hori lurralde eremu batean definituko den edo elkarlanean aritzen diren herrialdeen arabera.

Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean

 
berreraikitzea
Més informació

Kideak
Nork osatzen du Konfederazioa?
2005eko memoria
2005erako jardueren laburpena
Argitalpenak
Konfederazioak argitaratutako liburuak

 
Via Laietana, 33, 9è 2a - 08003 Bartzelona. Telefono zenbakia. 93 412 26 02 - Faxa: 93 301 90 88 e-mail: cfondos@fondoenkonfederazioa.org
harremanetan jarri l gehitu gogokoetanl web gunearen mapa

© Confederación de Fondos. Pribatutasun politika