|
Fondo bat sortzeko printzipioak.
Fondo mota
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Fondoen Konfederazioko
fondoek zenbait puntu zehaztu dituzte, Lankidetzarako Fondoaren
eredua definitzeko. Fondo guztiek bete behar dituzte ezaugarri
horiek, eta fondo bihurtu edo Konfederazioarekin bat egin nahi
duten erakundeek ezinbestean bete behar
dute “dekalogo” moduko hau:
1.IRABAZI ASMORIK GABE LEGEZ ERATUTAKO ERAKUNDE
AUTONOMOA (elkartea edo partzuergoa).
2. LURRALDE EREMUA: autonomia erkidego jakin batean sortu
eta berezko identitatea izan behar du, eremu hori munizipalismoaren
erreferentzia bateratua izateko, horrek duen zehaztasun guztiekin.
Horren ondorioz, gaur egungo Espainiako Estatuan, fondoaren
lurralde eremua autonomia erkidegoa eta herrialdea izango da
gutxienez (uharteetako errealitateak izan ezik). Europa mailan,
eskualdea hartuko da kontuan.
3. KIDEAK: batez ere, tokiko erakunde publikoak
izango dira kideak, bai eta administrazio publikoak ere. Dena
dela, aldez aurretik ez da inor baztertzen (oinarri politiko
anitzekoa da). Erakunde bakoitzeko osoko bilkurak adostu behar
du kidea onartzea, eta onespen hori behin betikoa izango da.
4. HELBURUA: elkartasunerako egitasmoak
eta ekimenak lortzeko fondo ekonomiko bat eratzea eta kudeatzea.
5. ESTATUTUPEKO HELBURU KOMUNAK:
- Fondo ekonomiko bat sortuz eta kudeatuz Hirugarren
Munduko herrialdeen garapena bultzatzea, lankidetza deszentralizatua
ahalbidetzeko eta garapen jasangarria sustatzeko.
- Hirugarren Munduari laguntzeko eta garapenerako
lankidetzari buruzko sentsibilizazio kanpainetarako fondoari
emandako dirua administratzea eta kudeatzea.
- Erakunde ofizialek, bestelako erakundeek eta
elkarteek herritarrengan nazioarteko ordena ekonomiko berri
baten aldeko iritzia sustatzeko ahaleginak bultzatzea eta
babestea.
- Kanpaina eta informazio egokien bidez, herritarrek
Hirugarren Munduarekiko lankidetza egitasmoetan parte har
dezaten bultzatzea.
- Barne Produktu Gordinaren %0,7 gutxienez herrialde
azpigaratuetara bideratzen laguntzea, Espainiako Estatuak
Nazio Batuekin sinatutakoari jarraituz.
- Hegoaldeko herrialdeetako giza eskubideen aurkako
eraso guztiak salatzeko ahots kolektibo etikoa izatea eta
ordezkaritza politiko orotan elkartasunaren eta lankidetzaren
aldeko lege proposamenak eta ebazpen proposamenak aurkeztu
ahal izatea.
6. HEDADURA: tokian tokiko laguntzak izatea,
eta sare soziala hurbiltzea eta haren babesa lortzea (elkarteak,
mugimendu sozialak…)
7. FUNTZIONAMENDU EGITURA:
- POLITIKOA (Bazkideen batzarrak aukeratutako
Zuzendaritza; horrek ez du ordainsaririk izango) eta
- TEKNIKOA (Lan kontratupeko teknikariak).
8. JARDUEREN PROGRAMAZIOA: hauek ezinbestekoak
dira:
-LAN PLANGINTZA (gutxienez urtekoa). Ezaugarri
hauek izan behar ditu:
- Kide diren administrazioen baliabideen kudeaketa
bateratua egitea, elkartasun egitasmo edo ekimen bateratuetarako.
- Hegoaldeko herrialdeen garapena
sustatzeko ekimenak sendotzea (lankidetza zuzenekoak izateak
edo ez izateak ez du axola, ez eta erakunde sozialen edo tokiko
administrazioen bidez egiteak ere).
- Tokiko boterea sendotzea, Hegoaldeko
eta Iparraldeko tokiko demokrazian sakontzea eta nazioarteko
eragina sustatzea; eta, horrez gain, herriak
elkarrengana hurbiltzea.
-AURREKONTUA: gastuen aurrekontuaren barnean, gutxienez
baliabideen %90 lankidetza, sentsibilizazio edo/eta premiazko
jardueretara bideratu behar da, eta %10 gehienez, kudeaketa
gastuetara.
9. KUDEAKETAREN GARDENTASUNA ETA KONTROLA:
kanpoko kontu ikuskaritza baten bidez bermatuko
da.
10. JARDUTEKO FILOSOFIA ETA ESTRATEGIAK
LANKIDETZA DESZENTRALIZATURA BIDERATZEA, Konfederazioak “Garapenerako
udal lankidetza” bildumako Lankidetza deszentralizatuari
buruzko gidan jasotakoari jarraiki.
Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean
|