Fondo motari buruzko orriaEdukietara zuseneanOrrialde honekin lotutako informaziora zuzeneanHasierako menura zuzeneanAzpimenura zuzenean. Web gunearen mapara zuzenean
Hasierako orrira joan
Zer da KonfederazioaZer de Fondo batArgitalpenak eta jarduerakbehatokia
lege esparruafondo motaprintzipioaketorkizuneko fondoak
   

Fondo mota: ezaugarriak eta abantailak

  • Fondoa irabazi asmorik gabeko erakundea da.
  • Tokiko erakunde publikoek osatzen dute: udalek, eskualdeko kontseiluek, mankomunitateek eta diputazioek. Horrez gain, autonomia erkidegoko gobernuaren parte hartzea ere badu, bertako alderdi politikoak edozein direlarik ere.

  • Modu demokratikoan eta parte hartzekoan kudeatzen du fondo ekonomikoa, Hegoaldeko jendearen eta komunitateen garapen integrala bultzatzeko eta tokiko herritarren sentsibilizazioa indartzeko.

  • Kudeaketaren kontrola eta gardentasuna ziurtatzen du, bai eta helburuei eta lehentasunei buruzko adostasuna ere.

  • Administrazio eta egitura gastuak eskura dituen baliabide ekonomikoen %10era mugatzen ditu gehienez.

  • Egitasmoak aurrera egingo duela ziurtatzen du, bat-bateko aldaketek ez dutela finantziazioan eragingo bermatu behar baitu, izan tokiko politikaren ondoriozko aldaketak nahiz Hegoaldeko bat-bateko premiazko egoerekin lotutakoak.

  • Hegoaldeko herritarrekin zuzenean egiten du lan, Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko harremana hobetzeko eta mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzen aurrera egiteko.

  • Lankidetza gaietarako tokiko administrazioen lana errazten du, udal edo diputazio bakoitzak ez baitu lankidetza eredurik sortu behar. Horren ondorioz, bikoiztasunak, kudeaketa gastuak eta garapen eredu desberdinak –batzuetan, inkoherenteak– saihesten dira.

  • Administrazioaren eta GKE-en eta oinarriko taldeen arteko harremana ere errazten du; izan ere, beren garapen egitasmoak eta sentsibilizazio programak aurkezten dituztenean sakabanaketa saihesten du, oinarri berak baitituzte.
  • Herrialde pobretuetako garapen egitasmoak eta jarduerak kudeatzen ditu elkarlanean, garapen gizatiarra eta jasangarria bultzatzeko irizpideak ezarriz eta egitasmo handienei laguntza emanez.

  • Teknikari taldeen bidez, egitasmoen kudeaketaren ebaluazioa, kontrola eta gardentasuna errazten du.

Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean

 
elkarrizketa
Més informació

Kideak
Nork osatzen du Konfederazioa?
Instituzioetako presentzia
Lurralde arteko Batzordean parte hartzea

justizia
 
Via Laietana, 33, 9è 2a - 08003 Bartzelona. Telefono zenbakia. 93 412 26 02 - Faxa: 93 301 90 88 e-mail: cfondos@fondoenkonfederazioa.org
harremanetan jarri l gehitu gogokoetanl web gunearen mapa

© Confederación de Fondos. Pribatutasun politika