Fondo Extremeñoari buruzko orria.Edukietara zuseneanOrrialde honekin lotutako informaziora zuzeneanHasierako menura zuzeneanAzpimenura zuzenean. Web gunearen mapara zuzenean
Hasierako orrira joan
Zer da KonfederazioaZer de Fondo batArgitalpenak eta jarduerakbehatokia
kideakgobernu organoakinstituzioetako presentzialantolaketa teknikoa
   

Fondo Extremeño Local de Cooperación al Desarrollo

Fondo Extremeño Local de Cooperación al Desarrollo (FELCODE) 2002ko martxoan sortu zen, eta irabazi asmorik gabeko Extremadurako Autonomia Erkidegoko tokiko erakunde publikoek osatzen dute (udalek, diputazioek, mankomunitateek), baina eskualde horretako beste erakunde publiko eta pribatuek ere parte hartzen dute bertan.

Helburu nagusiak hauek dira:

  • Extremadurako tokiko arloetatik “Hegoaldeko” herrialdeen –lehen Hirugarren Munduko herrialdeak esaten zitzaien– garapena bultzatzea, fondo ekonomiko bat sortuz.
  • Berdintasuna, elkarlana eta komunitate bakoitzaren identitatearekiko errespetua irizpidetzat hartuta, garapen jasangarria sustatzen duten egitasmoak eta programak babestea.
  • Extremadurako mota guztietako erakunde publikoen eta pribatuen ahaleginak sustatzea eta haiei laguntza ematea, nazioarteko ordena ekonomiko bidezkoagoaren, osasuntsuagoaren eta solidarioagoaren aldeko iritzi publikoa sortzeko.
  • Garapenerako lankidetza solidarioan herritarren parte hartzea bultzatzea.
  • NBEk Espainiako Estatuarekin sinatutako hitzarmenari jarraiki, BPGren %0,7 gutxienez herrialde azpigaratuetara bideratzeko asmoa gauzatzen laguntzea.

Helburuak horiek direla kontuan hartuta, Fondo Extremeño Localek hiru arlotan lan egiten du:

a) Garapenerako egitasmoak eta ekimenak: munizipalismoa, deszentralizazioa, herritarren parte hartzea, tokiko garapena, giza eskubideak, herrien eskubideak, eta garapen jasangarria sustatzeko ekimenak bultzatzen ditu, pobreziaren egiturazko arrazoiei helduz.

b) Garapenerako sentsibilizazioa eta heziketa: munduko pobreziari eta pobrezia eragiten duten arrazoiei eta egiturei buruz informazioa ematen laguntzen du, iritzi publikoa informatuta egoteko.

c) Laguntza humanitarioa eta premiazkoa: udalek eta diputazioek eta administrazio autonomikoak, finantza erakundeek, GKE-ek eta gizarteak arlo horretan egindako ahaleginak koordinatzen laguntzen du, laguntza humanitarioari eta premiazkoari aurre egiteko gaitasuna indartzeko.

Gaur egun, Fondo Extremeño Local fondoak 119 bazkide ditu, Badajozeko eta Cacereseko Diputazioak barne.

Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean

 
laguntza eman
Més informació

Fons Català
Euskal Fondoa
Fons Valencià
Fons Mallorquí
Fons Menorquí
Fondo Galego
Fons Pitiús
Fondo Andaluz

       
   
Fondo Extremeño-aren logotipoa

Fondo Extremeño Local de Cooperación al Desarrollo
C/ Godofredo Ortega Muñoz, 1, local 11
06011 Badajoz
Telefono zenbakia: 924 22 95 95
Faxa: 924 22 95 96

info@felcode.org

www.felcode.org

 
 
Portaferrissa, 13 bis, entl., 1a - 08002 BARTZELONA. Telefono zenbakia. 93 412 26 02 - Faxa: 93 301 90 88 e-mail: cfondos@fondoenkonfederazioa.org
harremanetan jarri l gehitu gogokoetan l web gunearen mapa

© Confederación de Fondos. Pribatutasun politika