Fondo Andaluzari buruzko orria.Edukietara zuseneanOrrialde honekin lotutako informaziora zuzeneanHasierako menura zuzeneanAzpimenura zuzenean. Web gunearen mapara zuzenean
Hasierako orrira joan
Zer da KonfederazioaZer de Fondo batArgitalpenak eta jarduerakbehatokia
kideakgobernu organoakinstituzioetako presentzialantolaketa teknikoa
   

Fondo Andaluz de Municipios para la Solidaridad Internacional

Fondo Andaluz de Municipios para la Solidaridad Internacional 2000. urtearen hasieran sortu zen, eta helburu hauek ditu: Andaluziako udaletatik, mankomunitateetatik eta diputazioetatik bultzatutako garapenerako lankidetza indartzea eta Andaluziako gizartean elkartasuna sustatzea. Fondo hau 25 erakundek osatu zuten hasieran, baina berehala hedatu zen Andaluziako geografia osoan. Kide diren erakundeez gain, FAMSIk laguntzaile ugari ditu: bai erakundeak (Andaluziako Junta, aurrezki kutxak), bai elkarteak (FAMP, Andaluziako GKE-en Koordinadora, Andaluziako Auzo Elkarteen Konfederazioa, Andaluziako Udaletako Irrati eta Telebisten Elkartea…).

FAMSIren jarduera arautzen duten printzipioak hauek dira:

  • Sozialki bidezkoa den garapen eredu bat defendatzea, aberastasuna gizaki guztion artean banatzeko eta ongizatearen bermea guztiok izateko.

  • Natura babesteko, ingurugiroaren garapen eredu osasuntsuaren alde lan egitea; horrekin, baliabideak modu jasangarrian erabiltzea eta etorkizuneko belaunaldiek ere naturaz gozatzeko aukera izatea bermatu nahi da.

  • Giza eskubide indibidualak eta kolektiboak aldarrikatzea, eta, horien artean, bizitzeko, osasunerako eta hezkuntzarako eskubideei lehentasuna ematea.

  • Arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako neurriak, ekintzak eta proposamenak eta emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna aldarrikatzea.

Printzipio horiek lan ildo hauen baitan gauzatzen dira:

a) Azken urteetako Andaluziako lankidetza deszentralizatuaren ebaluazioa eta inbentarioa egitea.

b) Garapen ekimenak abian jartzea bultzatzea, bai lankidetza zuzenaren bidez bazkide diren erakundeekin koordinatutakoak, bai GKE-ekin koordinatutakoak.

c) Instituzioen eta eragile sozialen laguntzaz sentsibilizazio eta komunikazio programa zabal bat egitea.

d)
Prestakuntza jarduerak egitea, bai kudeaketa hobetzeko, bai eta nazioarteko lankidetzarako udalen konpromisoa hobetzeko ere.

Sortu eta urtebetera, FAMSIk 50 bazkide ditu; horien artean, Andaluziako 8 diputazioetatik 7.

Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean

 
indartu
Més informació

Fons Català
Euskal Fondoa
Fons Valencià
Fons Mallorquí
Fons Menorquí
Fondo Galego
Fons Pitiús
Fondo Extremeño

       
   
Fondo Andaluz-en logotipoa Fondo Andaluz de Municipios para la Solidaridad Internacional
C/Morería nº2 1ª planta
14011 Córdoba
Telf. 957497183 Fax. 957463810

famsi@andaluciasolidaria.org
www.andaluciasolidaria.org
 
 
Portaferrissa, 13 bis, entl., 1a - 08002 BARTZELONA. Telefono zenbakia. 93 412 26 02 - Faxa: 93 301 90 88 e-mail: cfondos@fondoenkonfederazioa.org
harremanetan jarri l gehitu gogokoetan l web gunearen mapa

© Confederación de Fondos. Pribatutasun politika