| |
|
Fons Pitiús de
Cooperació
Fons Pitiús de Cooperació 1999ko
urriaren amaieran sortu zen, helburu hauek zituela: Eivissa
eta Formentera uharteetako erakunde guztiek herrialde pobretuekiko
lankidetzan egindako ahaleginak koordinatzea, lankidetzari buruzko
sentsibilizazioa bultzatzea eta egitasmo horiek GKE-ekin elkarlanean
bere gain hartzea.
Jarduera nagusiak hauek dira:
a) Fondoaren lana bertako erakundeen eta gizartean ezagutaraztea,
haiek ere jarduera guztietan parte hartzeko.
b) Formenterako eta Eivissako erakunde publikoak eta
gizartea garapenerako lankidetzako lanetan murgiltzea eta haien
aurrekontuen %0,7 gutxienez jarduera horietara bideratzea.
c) Fondoaren hiru lan arloetako jarduerak sendotzea.
Hiru arloak hauek dira: egitasmoak finantzatzea, premiazko egoeretan
erreakzionatzeko gaitasuna sustatzea eta sentsibilizatzea.
Fondoak 16 bazkide ditu, eta horietako
3 udaletxeak dira; beraz, Pitiusetako udalen %50 dago ordezkatuta
fondoan. Gover de les Illes Balears eta Consell Insular d’Eivissa
i Formentera Fonseko kide dira sorreratik.
Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean
|
|
|