Fons Menorquíri buruzko orria.Edukietara zuseneanOrrialde honekin lotutako informaziora zuzeneanHasierako menura zuzeneanAzpimenura zuzenean. Web gunearen mapara zuzenean
Hasierako orrira joan
Zer da KonfederazioaZer de Fondo batArgitalpenak eta jarduerakbehatokia
kideakgobernu organoakinstituzioetako presentzialantolaketa teknikoa
   

Fons Menorquí de Cooperació

Fons Menorquí 1993an sortu zen, administrazio publikoen, GKE-en, herri elkarteen eta gizarte zibilaren laguntzarekin, Iparraldean eta Hegoaldean garapen ekonomiko jasangarria eta kulturalki askotarikoa lortzeko eredu baten diseinurako tokiko parte hartzea sustatzeko. Fondoaren helburuak hauek dira: garapen bidean dauden herrialdeetako egitasmoak finantzatzea, gizartea sentsibilizatzea, Giza Eskubideen urraketak publikoki salatzea eta fondoaren jarduerak zabaltzea.

Fons Menorquíren jarduera 2 arlotan banatuta dago:

a) Lankidetzarako arloa: 5 sektore hauetako egitasmoak finantzatzea eta horien segimendua egitea: immigrazioa, alternatiba ekonomiko jasangarriak sustatzea, gizarte zibila eta demokrazia indartzea, premiazko egoerak eta oinarrizko beharrak.

b) Sentsibilizazio arloa: GKE-ekin eta administrazioekin koordinatzen ditu jarduera hauek:

  • Sentsibilizazioa (erakusketak, hitzaldiak, jardunaldiak);

  • Garapenerako heziketa (ikastetxeetarako tailerrak eta jarduera osagarriak);

  • Prestakuntza (GKE-etako kideentzako eta, oro har, guztientzako ikastaroak, Menorcako elkarte sarea hobeto prestatuta egoteko);

  • Dokumentazioa eta hausnarketa (dokumentu fondo bat antolatzea eta GKE-etako eta fondoko bazkide diren administrazioetako kideen artean ideia trukea eta irakurketa sustatzea);

  • Zabalkundea (hiru hilez behingo aldizkaria eta urteko memoria egitea; bertan, fondoak egindako jarduerak eta noizean behin tokiko prentsako artikuluak argitaratzen dira).

Sortu zenetik, uharteko udalen %100, GKE-en %100 eta herri erakunde ugari (auzo elkarteak, ikastetxeak, denda txikiak…) izan dira fondoko kide. Urtez urte bazkide gehiago ditu; batez ere, bazkide laguntzaileak eta banakako bazkideak. Gaur egun, Fons Menorquík 25 bazkide ditu, Govern de les Illes Balears eta Menorcako Consell Insularra barne.

Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean

 
berriro banatu
Més informació

Fons Català
Euskal Fondoa
Fons Valencià
Fons Mallorquí
Fondo Galego
Fons Pitiús
Fondo Andaluz
Fondo Extremeño

       
   
Fons Menorquí-ren logotipoa Fons Menorquí de Cooperació
Carrer de la Pau, 21, baixos
07750 Ferreries
Telefono zenbakia: 971 37 35 09
Faxa: 971 37 36 12

fons@fonsmenorqui.org
menorca.infotelecom.es/fmc
 
 
Portaferrissa, 13 bis, entl., 1a - 08002 BARTZELONA. Telefono zenbakia. 93 412 26 02 - Faxa: 93 301 90 88 e-mail: cfondos@fondoenkonfederazioa.org
harremanetan jarri l gehitu gogokoetan l web gunearen mapa

© Confederación de Fondos. Pribatutasun politika