| |
|
Fons Mallorquí
de Solidaritat i Cooperació-ko bazkideak
Fons Mallorquí irabazi asmorik gabeko
erakundea da, eta 1993an sortu zen, Mallorcako udalek eta beste
erakunde sozial batzuek garapen lankidetzarako emandako urteko
dirua koordinatzeko eta bideratzeko.
Helburu nagusia lankidetza egitasmoen bidez baliabide ekonomiko
horiek kudeatzea da, Hegoaldean egitasmo horiek jasoko dituzten
pertsonen eta komunitateen garapen integral eta autojasangarria
eraginkortasunez bultzatzeko; betiere, lankidetza ikuspuntu
integratzailetik ulertuta eta tokiko boterea eta deszentralizazioa
indartzeko asmoz. Gainera, Fons Mallorquíren jarduerek
beste helburu hauek dituzte:
- Nazioarteko ordena ekonomiko bidezkoago baten
aldeko ideia iritzi publikoan sustatzeko Mallorcako instituzioek
egiten duten ahaleginari babesa ematea;
- Hegoaldearekiko eta giza eskubideekiko errespetu
politikoa eta etikoa sustatzea;
- Garapenerako lankidetza jardueren eta kanpainen
bidez, herritarren parte hartze aktiboa eta kritikoa bultzatzea.
Fons Mallorquíren jarduera hiru lan arlotan
banatuta dago:
a) Lankidetzarako egitasmoak: fondoaren
egitasmoak eta beste lankidetza alternatiba batzuk koordinatzeaz
arduratzen da, eta, horretarako, egitasmok, premiazko laguntzak,
senidetzeak, lankidetza konbenioak edo arlo jakin bati buruzko
kanpainak antolatzen ditu.
b) Sentsibilizazioa: horren bidez, garapenerako
lankidetzari buruzko sentsibilizazio jarduerak egiten dira,
eta beste erakunde batzuetako proposamenak ere finantzatzen
dira.
c) Dokumentazio zentroa: Centre de Formació per
a la Cooperacióren baitan sortu zen, uharteko GKE-en
eta fondoaren arteko elkarlanerako tokia izateko. Bertan, garapenerako
lankidetzari buruzko informazioa kudeatu, zabaldu eta ikertzen
da.
Gaur egun, 58 bazkide
ditu fondoak horien artean, 51 udalek uharteko udalen %90 baino
gehiago ordezkatzen dute–. Govern de les Illes Balearsek eta
Mallorcako Consell Insularra ere Fons Mallorquíko kideak
dira, eskubide guztiekin .
Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean
|
|
|