|
Fons Valencià
per la Solidaritat-eko bazkideak
Fons Valencià per la Solidaritat 1992an
sortu zen, Valentziako udalek eta beste erakunde batzuek munduan
egoera txarrean dauden herrialdeen garapen jasangarri eta integralerako
lankidetza egitasmoetarako bideratzen dituzten baliabideak koordinatzeko.
Fondoaren jarduerak hiru lan arlotan banatuta daude:
a) Kudeaketa eta zabalkunde arloa: horren helburua fondoaren
jarduerak kudeatzea eta ahalik eta erakunde, udal eta valentziar
gehienengana zabaltzea da.
b) Kooperazio arloa: fondoak onartutako
GGKE-en eta Hegoaldeko kontraparteen egitasmoak kudeatzeaz arduratzen
da. Urteko aurrekontuaren %90 bideratzen da horretara. Fondoa
Valentziako Autonomia Erkidegoko Premietarako Batzordeko kidea
da.
c) Sentsibilizazio arloa: arlo horren bidez programak egiten
dira; esate baterako, Nazioarteko Lankidetzarako Udal Boluntarioen
Prestaketa Plangintza eta Elkartasunerako Jardunaldiak fondoko
kide diren udaletan, lankidetzako arduradunentzako jardunaldiak,
erakusketak… Horren guztiaren helburua Iparraldetik ere
pobreziaren arrazoiak nabarmentzea da.
Gaur egun, Fons Valenciàk 106 bazkide
ditu; Valentziako
Generalitata da Ohorezko Presidentea.
Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean
|