| |
|
Euskal Fondoa –
Lankidetzarako Udal Erakundeen Euskal Elkartea
Euskal Fondoa udaletan oinarritutako garapenaren
euskal lankidetzarako erreferentzia nagusia da. Lankidetzarako
erakunde askok eztabaida eta hausnarketa prozesu batean parte
hartu zuten ondoren, 1996an Lankidetzarako Udal Erakundeen Euskal
Elkartea –Euskal Fondoa– sortu zen, Garapenerako
Nazioarteko Lankidetzarako udalek zuten bokazioa adierazteko.
Euskal Fondoaren helburuak hauek dira:
a) Garapenerako lankidetza sustatzea: lankidetza jarduerei
buruzko aholkularitza sistema eskaintzen zaie tokiko korporazioei,
udalen arteko egitasmoak garatzen dira, lankidetza arloko arduradun
politikoentzat eta teknikoentzat prestakuntza mintegiak egiten
dira.
b)Herritarrak sentsibilizatzea: udalek egiten dute, elkartasun
arloko tokiko eragileekin batera, informazio eta sentsibilizazio
kanpainen bidez euskal herritarren artean lankidetza solidarioaren
printzipioak ezagutarazteko.
c) Erakundeak koordinatzea: euskal esparruko, Estatuko
eta nazioarteko lankidetza erakundeen artean koordinaziorako
eta elkarlanerako harremanak egiten eta bultzatzen dira, elkarrekin
jarduerak egiteko.
Euskal Fondoaren osaera askotarikoa da, bai lurraldearen ikuspuntutik
begiratuta, bai ikuspuntu politikotik begiratuta. Gaur egun, 84 tokiko erakunde daude,
eta horiek Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen %80 inguru ordezkatzen
dute.
Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean
|
|
|