| |
|
Fons Català de
Cooperació al Desenvolupament
Fons Català de Cooperació 1986an
sortutako irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta helburua erakunde
publiko guztiak (udalak, eskualdeko kontseiluak, diputazioak eta
Generalitata) fondo horretan biltzea da, Kataluniatik munduko herrialde
pobretuenen garapena indartzeko eta informazio kanpainen bidez herritarren
parte hartzea bultzatzeko. Gaur egun, 289 bazkide
ditu; horien artean, Kataluniako biztanleen %85 hartzen duten 259
udal.
Fons Catalàren lehentasunak bi arlo hauetan daude:
a) Gai aldetik: munizipalismoa,
tokiko boterea eta deszentralizazioa sustatzea du helburu, bai
eta garapen gizatiarra eta jasangarria lortzea ere.
b) Geografian: 5 esparrutan dihardu; batez ere, Latinoamerikan
(Erdialdeko Amerikan eta Kariben nagusiki), Mediterraneoan eta
Sahara azpiko Afrikan, baina, gutxiago bada ere, Europarako
(gerraosteko egoeratan bakarrik) eta Asiarako ekimenak ere egiten
dira.
Lan ildo estrategiko batzuk ere zehaztu dira, garapenerako lankidetza
deszentralizatua eta periferiako herrialdetako pertsonen nahiz
komunitateen garapena sustatzeko, bai eta beste gizarte eta
kultura batzuk ezagutzea bultzatuz Iparraldeko herritarrak sentsibilizatzeko
ere.
Kataluniako udalak biltzen dituzten bi erakundeak –Udalen
eta Eskualdeen Elkarte Katalana (ACMC) eta Kataluniako Udalen
Federazioa (FMC)– Fons Cataláren erakunde laguntzaileak
dira, eta udalak Fondoko bazkide izatera bultzatzen dituzte.
1995ean sortu zenetik, Consell de Cooperació de la Generalitateko
kidea da fondoa, eta Kataluniako Generalitata du erakunde babesle.
Gainera, garapenerako lankidetzaren Kataluniako legea onartu
ondoren (26/2001 Legea, abenduaren 31koa), Fons Catalá
Tokiko Erakundeak Koordinatzeko Batzordeko kidea da.
Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean
|
|
|