| |
|
Zer da Konfederazioa?
Espainiako Estatuan dauden Lankidetzarako eta Elkartasunerako
Fondo guztien koordinazio eta ordezkaritza bateratuaren esparrua
da Lankidetzarako eta Elkartasunerako Fondoen Konfederazioa;
Fondo horiek alor guztietakoak dira, eta, alor horiek, duten
garrantzia dela eta, guztien interesei eragiten diete.
Helburuak
Konfederazioaren zereginek helburu hauek
dituzte:
- Lankidetza deszentralizatua Konfederazioko
kideen esparru barruan edo kanpoan bultzatzen laguntzea, bai
eta sareetan antolatzen laguntzea ere.
- Konfederazioaren planteamenduekin bat datozen
Estatuko, Europako eta munduko erakundeen mintzakide komun
eta egonkorra izatea.
- Lanerako eta kudeaketarako baliabide koordinatuak
sendotzea, bai elkarren arteko ezagutza lortzeko, bai eta
egitasmoak aztertzeko, ebaluatzeko, kontrolatzeko eta haien
segimendua egiteko irizpide komunak jartzeko ere.
- Sentsibilizazio egitasmo partekatuak bultzatzea.
Jatorria
Fondoen Konfederazioa 1995eko irailaren 19an sortu
zen, Lankidetzarako Fondoen planteamendu ugari berdinak zirelako,
nahi eta jatorria desberdina izan. Helburua legez sortutako
fondoak biltzea eta haien ordezkaritza bateratua bere gain hartzea
izan ziren; betiere, kide bakoitzaren independentzia eta identitatea
errespetatuz.
Hauek dira Konfederazioaren sortzaileak: Fons Català
de Cooperació al Desenvolupament, Euskal Fondoa, Fons
Valencià per la Solidaritat, Fons Mallorquí de
Solidaritat i Cooperació eta Fons Menorquí de Cooperació.
Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean
|
|
|