| |
|
Egoitza soziala eta egitura
teknikoa
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Fondoen Konfederazioaren
egoitza Bartzelonan dago. Hau da helbidea: Via Laietana, 33, 9è
2a. Bertan, idazkaritza tekniko iraunkorra dago.
Konfederazioaren egitura teknikoa bi koordinatzailek
osatzen dute, eta,
gaur egun, hauek Fons Catalàko eta Fons Valenciàko
gerenteak dira.
Idazkari tekniko baten laguntzaz, Lan Plangintzan jasotako lanak
hartzen dituzte bere gain
gerente horiek.
Lekuan bertako bulego teknikoak
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Fondoen Konfederazioak bi
bulego tekniko ditu lekuan bertan, hango jendearekin harreman estuagoa
izateko eta benetako premiak hobeto ezagutzeko, bai eta kudeaketa
gastu txikia eginez egitasmoak nola bideratu jakin dezaten informazioa
emateko ere.
Bulegoen helburuak hauek dira:
- Bulegoen inguru geografikoan fondoen ordezkaritza
banakoa nahiz bateratua izatea.
- Abian jarritako egitasmoen segimendua eta
ebaluazioa egitea.
- Komunitateekin eta tokiko sareekin harreman zuzena
edukitzea, haien premiak ezagutzeko.
Lehenengo bulegoa 1997an ireki zen, Managuan
(Nikaragua), Erdialdeko Amerikan, Mexikon eta Kariben jarduteko.
Gaur egun, Euskal Fondoko, Fons Catalàko eta Fons Mallorquíko
ordezkariak dituzte etengabe.
2001eko bigarren seihilekoan Tetuango (Maroko) bulego teknikoa hasi zen lanean. Oraingoz Fons Catalàk eta Fons Mallorquík kudeatzen dute elkarrekin, Magrebeko eta, gerora, Mediterraneoko hegoaldeko eta ekialdeko herrialdeekin lankidetza harremana sustatzeko.
Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean
|
|
|