| |
|
Instituzioetako presentzia
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Fondoen Konfederazioak
lan handia egin zuen Espainiako Estatuko Garapen Lankidetzarako
Legearen onarpen prozesuaren segimendua egiten. Horrenbestez,
Parlamentuak 1998ko uztailean onartutako testuan Fondoen Konfederazioak
talde parlamentarioei aurkeztutako zuzenketa batzuk jaso ziren;
bertan, garapenerako lankidetzan tokiko erakundeek parte har
dezaten lankidetza deszentralizatua oso garrantzitsua dela nabarmentzen
da.
Bestalde, Lankidetzarako Fondoak Lurralde
arteko Batzordean tokia izatea bermatu zen. Batzorde
hori tokiko, autonomia erkidegoetako eta Estatuko erakundeen
ordezkaritza organoa da, eta Espainiako Estatuko garapen lankidetzarako
politikak koordinatzen ditu (BOEren 13. alea, urtarrilaren 14ko
22/2000 Errege Dekretua):
d) “Estatuko zabalkunde handieneko elkarteak,
bere barne prozeduren arabera, 19 ordezkari aukeratuko ditu,
hauen artean: aurrekontuetan garapenerako diru laguntza ofizialtzat
izendatutako fondoak kudeatzen dituzten tokiko erakundeen artean,
edo haiengandik lan horren ardura jaso duten udalez gainetiko
erakundeen artean, batez ere Lankidetzarako eta Elkartasunerako
Fondoak kudeatzen dituzten artean”.
Fondoek 7 ordezkari dituzte, eta gaur egun honakoak
dira:
Lurralde arteko Batzorde iraunkorrean,
Fons Català de Cooperació al Desenvolupament dago
ordezkatuta..
Orrialde honekin lotutako informaziora zuzenean
|
|
|